XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) pertsona norbera bezala eta elkarteko bezala artzen duten gure jokaerak aldatzea; onek esan nai:
- gizarteko egia norberak bakarrik daukan uste osoan oiñarritzen den bakoitzaren eta taldearen ustekeria kentzea;
- benetako solidaritate eta egiazko anaitasuna billatzeko, giza biotzaren eta taldeko interesen egoismoa erauztea.

Aldaketa onen bideak beste lau garrantzizko baliakizun auez itxuratua egon bear du: - Nere bizitzan besteak duen inportantzia.

Ez dezagun aaztu besteekin bizi eta arremanetan gauden neurrian gerala pertsona.

- Egitura zuzenago batzuen garrantzia.

Ortarako, gure elburua gizon guztiekin komunitate bat egitea dela, bertan gizaki guztiok senide izan gaitezen eta senide bezala joka dezagun.

- Gure erriaren errealitateaz, gure arazoez eta sortzen dituzten iturburuez eta bere balio sakonenez konturatzeak duen inportantzia.

- Norberaren ejenploaren garrantzia.

Bakoitzak norberaren jokaerak berriz aztertuaz eta zertan aldatu bearra daukagun ezagutuaz.

Egiaren billaketan kondiziorik gabe lan egiñez.

Griña eta morrontza guztien aurrean libre jokatuz.

Pertsonen errespetoan.

Injustizi eta zapalkuntza guztien kontra borrokatuz; Zailtasunaren aurrean iraunkor izanez.

Eta poz eta itxaropenez beterik....

Emen kristauok zeregin aundia daukagu, gure erriarentzat etorkizun berri bat eraikitzeko erantzukizuna.

Eta seme zeratelako bere Semearen espiritua bidali du Jaungoikoak zuen biotzetara, Abba! Aita! deika ari dena (2. Irakurgaia).